XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Onein antzekoa izan da, ainbeste kistarr, siñistea dala'ta, erail dituenen eriotza.

- Jasan (supridu) ez dayan, ez ete legikio iñori bizitza laburrtu?.

- Ezin iñori, jasan ez dayan, bizitza laburrtu legikio.

Ba-dira oraintsu asmautako eutanasia (eriotz ona) aldezten daben osalari batzuk.

Leun-leun, norberak igarri-bage ill, edo obeto esateko, erailteari deritxoe osalari orrek eriotz ona.

Ori basakeri utsa ta gizon erailte garrbia da.

Ezin erail legikez zoro asarretiak, iñori kalterik ez dagioen.

Orretarako beste neurri batzuk arrtu.

Ezta aurrdun ama be, umea ugutzatu edo bateatzeko.

Ume edo aurra, sorrtzen danetik bizi da, ta beste edozeñek legez biziteko eskubidea dauka: zaspi illabete gitxienez bearr ditu arrgitaratu ta bizi al izateko.

Beraz jantzi, jan-edan edo beste edozer aurra botateko egin daroyen amak, gizon-iltea egiten dabe.

Baña, ama gexorik ba'lego, aurra botateko arriskuan jarri-arren, sendakaiak arrtu legikez; amak, ba, bere bizitza ta osasuna zaintzeko eskubidea dauko.

Osalariak, sendakai (botika) indarra azterrtzeko edo, badezpadako osakiñik gexoari ezin emon legikio.

Ugezabak ezin ipiñi legike langiña badezpadako eraingin (makiña) edo bizitz-kaltezko lantegian.

Eiztariak ezin jaurrti legike gizona ete dan edo ez ete daneko ezpayan.